XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Izturi txikijan Arrantzale-Bazkuna irasi edo egin da.

Baña arrantzaliak eztabe irasi.

Errbestetik etorrittako gixon aberatz batek irasi dau, berak esaten daunez, arrantzale gaxuen bixibidia obetuteko.

Gixon au ezta urittarra, ezta euzkotarra be, baña bere esatez, itxas-urija matte-dau, bere-beria ba'litz lez.

Arrantzaliak lenengoz ezpai-susmuaz Bazkun barrija arrtu dabe.

Alde batetik onura asko erakarriko dautse arrantzaliai, bertan sarrtuzkero.

Itxasua amurruz egongo danetan edo negubak bere ekaitz gogorrakaz itxasora urteten galazoko daunetan, arrantzale gaxuak jan-edatekorik eztabela eukiko, Bazkunak berak emongo dautse ogija.

Eta arrantzaleren bat ittozkero bere alargunak eta seme-alabeak soroskija arrtuko dabe.

Beste aldez, baña, Bazkuna ezta ain ona.

Bertan sarrtuteko aberrtzaletasuna ataz itxi biarr.

Bere gelaetan euzkeraz itz-egittia galazota dago.

Auteskunde-aldijan autarrkija aberrtzalien aurrka dagozanai emon biarr.

Bazkunaren buruba arrotza edo errbestarra dala, bertan arrotzalekerija edonun zabaltzen da.

Au dala-ta arrantzalien arrtian eztabaida gogorra da Batzuk Arrantzale-Bazkuna on-ona dala diñue.

Bestetzuk, ordez, gustiz txarra dala, berak erakarriko daun onurea baño garrantzitsubaguak gatxak ixango dirala.

Onen ustez, Bazkuna irastiaz arrotzaliaren asmua euzkotasuna ta aberrtzaletasuna izturijan iñarrtziz (enbidijaz) irailtzia ixan da.

Au ta be, arrantzalerik geyenak bazkidiak egin dira, onureari begira.

Sarrtu eztiranen arrtian Mikel dago.

Aberrtzale zintzua da ta arrantzale zarra.

Arrantza-salletan beste edozeñek baño geyago edo-daki.